Andere agurgarria



Descargar 198.82 Kb.
Página1/2
Fecha de conversión26.03.2018
Tamaño198.82 Kb.
  1   2





GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUAK AURRERA DARAMAN DESGAITASUNAREN BAL0RAZIORAKO BEHARREZKOAK DIREN IRIZPEN MEDIKOAK ETA PSIKOLOGIKOAK LANTZEKO ZERBITZUAREN KONTRATAZIOA ARAUTUKO DUTEN EZAUGARRI TEKNIKOEN AGIRIA.

I.- HELBURUA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak egiten duen desgaitasun-mailaren baloraziorako beharrezkoak diren irizpen mediko eta psikologikoak lantzeko zerbitzuaren prestazioa da kontratu honen helburua, eta baita garraio publikoak erabiltzeko zailtasunak dauden ala ez erabakitzeko baremoak eta hirugarren pertsonen laguntzarako baremoak zehaztea ere.

Adierazitako helburu hori agiri hauen 1. eranskinean zehazten diren eta ondoren aipatzen diren zonetan kokatuak dauden udalerrietatik datozen balorazioko eskariei dagokie:

  1. A zona: Debagoiena eta Debabarrena bailarak, eta horiez gain Azpeitia eta Azkoitia, Zumaia eta Zestoa.

  2. B zona: Goierri bailara.

  3. C zona: Bidasoa bailara, eta horrez gain Pasaia, Oiartzun, Lezo eta Errenteria.

Gizarte Politikako Departamentuak eduki ditzakeen premien arabera, beste zona batzuk ere sartu ahal izango dira aipatutako irizpenak lantzeko eta, beraz, ezarritako zerbitzuak zabaldu ahal izango dira. Kasu horretan, Gizarte Politikako Departamentuak erabakiko ditu zerbitzuak emateko lekuak eta moduak.

Edonola izanik ere, xehetasun horiek espediente honetan txertatzea eta horrek dakartzan aldaketa posibleak indarrean dagoen kontratuen araudia betez egingo dira betiere.
II.- EZAUGARRIAK

II.1.- Zerbitzua mugatzea

Kontratu honen helburu diren irizpen medikoak eta psikologikoak desgaitasun-maila onartu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duen 1971/1999 Errege Dekretuan, abenduaren 23koan, barne hartutako irizpideen arabera eta aplikatzeko modukoa den gainerako araudiaren arabera egingo dira, eta xede horretarako Gizarte Politikako Departamentuak ezarritako irizpideak kontuan hartuz.

II.2.- Zerbitzua emateko lekua

Eskaerak zein zonatatik datozen kontu, irizpenak egin eta prestatzeko lekuak Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako azpiegiturak izango dira, eta, zehazkiago esateko, hurrengoak:

  • A zona: Eibarko Desgaitasuna Baloratzeko Zentroko egoitza.

  • B zona: Legazpiko Gizarte Zentroa, berariaz horretarako jarritako lokalak, hain zuzen ere.

  • C zona: Irungo Desgaitasuna Baloratzeko Zentroko egoitza.

Beste zona batzuk sartuko balira, lekua Gizarte Politikako Departamentuak erabakiko du eta helburu horretarako behar bezala prestatu eta hornitua izango da.

Horrez gain, Gizarte Politikako Departamentuak horren premia ikusiko lukeen kasuetan, interesatuaren helbidera joateko erabakia hartu ahal izango luke, honek eskaintzaren kostu gehigarririk ekarri gabe.
II.3.- Irizpenak lantzeko prozesuan parte hartzen duten profesional teknikoek

Kontratu honen helburua lortzeko, enpresa adjudikaziodunak bi talde izango ditu gutxienez, eta talde horietako bakoitza jarraian zehazten diren profesionalez osatua egongo da:




  • Medikua (errehabilitazioko, neurologiako edo familia-medikuntzako espezialitatea izatea baloratuko da)

  • Psikologoa (esperientzia klinikoa baloratuko da)

  • Administrari laguntzailea

Eskaintzan gutxienez kontuan hartu beharko den profesionalen kopurua II. eranskinean estimatutako orduekin lotua egongo da kasu guztietan:


A zona: 2 mediku

Psikologo bat

Administrari bat (etengabeko presentziarekin, zentroa irekita dagoen orduetan)
B zona: Mediku bat

Psikologo bat

Administrari bat (etengabeko presentziarekin, zentroa irekita dagoen orduetan)
Medikuek eta psikologoek behar bezala kolegiatuak eta akreditatuak egon beharko dute euren Elkargoetan, eta dagokien lanbide-kategoriaren araberako ordainsaria jasoko dute, beraien lan-hitzarmenaren arabera, eta horren kopia ere erantsi beharko da, enpresari zerbitzua esleituz gero.

Orientazio moduan, profesionalen dedikazioaren estimazio bat ematen da agiri honen II. eranskin gisa.

Edozein kasutan, II. eranskinak ezartzen duenari begira, 45 minutuko gutxieneko dedikazioa bermatu behar da, irizpena lantzeko prozesuan esku hartzen duen profesional bakoitzaren aldetik.

II.4.- Arreta emateko ordutegia

Profesional horietako bakoitzak eginkizun horiei eman beharreko ordutegia, adierazitako zonetatik datozen eskariei arreta egokia emango zaiola bermatzeko behar adinakoa izango da. Enpresa adjudikazioduna izango da maila profesional bakoitzeko beharrezko zuzkidura erabakiko duena, eta berak doitu eta egokitu beharko du zuzkidura hori, eskarian gerta daitezkeen gorabehera posibleei erantzun egokia emateko.

Taldeek kontratua sinatzen den egunetik hasita emango dute zerbitzua, lizitatzaileek erabakitako ordutegia eta egutegia betez, baina edonola izanik ere, jarraian adierazten diren ondorengo mugak errespetatuz betiere:

1. taldea. Ondorengo zonetako irizpen medikoak eta psikologikoak egingo ditu:

A zona:

Jendearen arretarako ordutegia: ez goizeko 8:00ak baino lehenago, ezta arratsaldeko 19:00ak baino beranduago ere.

Egutegia: astean 3 egun gutxienez, astelehenetik ostiralera (jai-egunak izan ezik).

B zona:

Jendearen arretarako ordutegia: ez goizeko 8:30ak baino lehenago, ezta 15:30ak baino beranduago ere.

Egutegia: astean 1 egun gutxienez, astelehenetik ostiralera (jai-egunak izan ezik).



2. taldea. Ondorengo zonetako desgaitasun-balorazioak egingo ditu:

C zona:

Jendearen arretarako ordutegia: ez goizeko 8:30ak baino lehenago, ezta arratsaldeko 19:00ak baino beranduago ere.

Egutegia: astean 4 egun gutxienez, astelehenetik ostiralera (jai-egunak izan ezik).

II.5.- Baliabide materialak
Azpiegitura fisikoaz gain, Gizarte Politikako Departamentuak adjudikaziodunaren eskura jarriko ditu kontratu hau garatu eta aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabide materialak eta, bereziki, informazio-sistema eta tresneria informatikoa. Baliabide material horietatik datorren kostu ekonomikoa Departamentu honek ordainduko du, telefono bidezko harremanen kostua izan ezik, gastu hori adjudikaziodunaren kargura izango baita.
Aurreko guztiaz gain aplikazioko araudia, jarraibideen eskuliburuak, nahiz urritasunen, diagnostikoen eta etiologien kodeen zerrendak ere emango dizkio enpresa adjudikaziodunari, eta baita balorazioa modu egokian egiteko beharrezkoa den kontsultako bibliografia guztia ere.
III.- PROZEDURA

Kontratuaren helburua lantzeko jarraitu beharreko prozedura ondorengoa izango da:



a) Irizpenak landu aurreko fasea

Desgaitasun-maila onartzeko eskaerak eta horiei dagozkien baremoak Gizarte Politikako Departamentuko Desgaitasunaren Balorazio, Orientazio eta Kalifikazioko Sailera bidaliko dira kasuan kasuko udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik, eskaera horiek erregistratzeko eta jarraian dagokion balorazioko taldera igorriak izateko, espedientearekin batera, aurrez Gizarte Politikako Departamentuak balorazio-eskaera bakoitzean beharrezkoa den profesionalaren mota erabaki eta zehaztu ondoren, eta aipatu irizpen horiek behar bezala lantzeko ezinbestekoak diren txosten edo proba osagarri guztiak jaso direnean.

Ondorio horietarako, eta agiri hauetan adierazten den jarduera-bolumena oinarri gisa hartuz, behin Gizarte Politikako Departamentuak igorritako espedienteak aztertu ondoren, balorazioko taldeak profesionalen laneko egutegia antolatu beharko du, hitzorduak ezarri eta luzatuz. Hitzordurako aurreikusitako data baino egun batzuk lehenago, telefono-dei baten bidez hitzorduaren eguna, ordua eta lekua gogoraraziko zaizkio eskatzaileari, ekarri beharreko dokumentazioaz gain. Eskatzailea hitzordura agertuko ez balitz, eta ez agertzearen arrazoiak nolabait justifikatzen ez baditu, Txara 2 eraikinean kokatua dagoen desgaitasunen esparruko administrazio-unitatera igorriko da espedientea, jarduera horiek artxibatzeko.

Aurreko guztia ziurtatuz, lizitatzaileek prozedura horren inguruko jarduera-proposamen zehatza aurkeztu beharko dute.

Horrez gain, koordinazioko bilera bat aurreikusiko da taldearentzat astero, eta baita departamentuko profesionalekin eta/edo zuzendaritzarekin egin beharreko bilerak ere, aipatu zuzendaritza horrek ezarritako maiztasunarekin, baina printzipioz 30 egunean behin izango dena, gutxienez ere.

b) Irizpen mediko eta psikologikoak lantzeko fasea

Eskatutako irizpen mediko eta psikologikoak taldeetako profesionalek landuko dituzte, pertsona eskatzailearekin egindako elkarrizketa eta ondorengo azterketa klinikoa baliatuz, eta horrez gain kontuan edukiko dira baita aparatu edo sistema bakoitzerako baremoan zehazten diren parametro objektiboak ere (proba funtzionalak, analisiak, erradiografiak…), parametro horiexek markatzen baitute baloratu beharreko gutxitasun eta eskasien larritasuna. Balorazioan sartutako gutxitasun edo urritasun guztiak profesionalak (medikuak eta/edo psikologoak) landuko duen txosten teknikoan deskribatu eta oinarrituak egongo dira, eta txostenean behar bezala dokumentatuta geratuko dira.

Horregatik, baloraziorako beharrezkoak gertatu diren proba osagarriak, txostenak eta pertsona eskatzaileak ekarritako gainerako dokumentazio guztia eskaneatu eta espediente elektronikoan sartuko dute profesionalek.

Gizarte Politikako Departamentuak eredu gisa ezarriko dituen irizpenaren atal guztiak bete beharko dituzte teknikariek. Eta indarrean dauden baremoetan barne hartutako balorazioko irizpideak aplikatuko dira, pertsona bakoitzaren kasuan jardueran dagoen mugapenaren portzentaje globala lortzeko (aipatu abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren A ataleko I. eranskina). Baloratutako gutxiegitasunak behar bezala kodetuak egon beharko dute, larritasun-mailaren arabera.

Era berean, eguneroko bizitzarako ezinbestekoak diren jarduerak egiteko beste hirugarren pertsona baten laguntza-baremoa ere beteko da balorazioa egiteko orduan (aipatu abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren II. eranskina) eta baita garraio kolektiboak erabiltzeko dauden mugikortasun-zailtasunak baloratzeko baremoa ere (abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskina).

Laneko adinean dauden pertsonen kasuan irizpen teknikoaren barruan dauden laneko gaitasunei buruzko eta hondar-gaitasunei buruzko atalak ere behar bezala beteko dira, laneko orientazio posible bat emateko asmoz, edo, interesatuak horrelakorik eskatuz gero, eguneko jarduera posibleren batera bideratzeko.

Laneko orientazioa eskatzen den kasuetan, gaitasun edo ahalmenen fitxari dagozkien atalak behar bezala beteko dira, enpleguaren, lanbideko jardueraren edo eguneko jardueraren ondorioetarako, eta orientazioa dagokien kodeekin kodetuko da.


Esku-hartze teknikoarekin amaitzeko, kasu bakoitzean parte hartzen duten balorazioko profesionalek irizpen teknikoaren barruko aukerako balorazioko datu guztiak sartuko dituzte aplikazio informatikoan: urritasunen, diagnostikoen eta etiologien kodeak, larritasuneko ordenaren arabera (4 urritasun, gehienez ere); jarduerako mugapenen portzentajea; baloratutako eskasia eta gutxitasunen testuak, hirugarren pertsonaren laguntzako baremoa eta mugikortasuneko zailtasunen baremoa, deribazioko kodeak eta orientazioko kodeak. Aurreko datu horiez guztiez gain, eskatutako balorazioaren berrikuspeneko epea ere adieraziko du, baremoan ezarritako irizpideen argitan (abenduaren 23ko aipatutako 1971/1999 Errege dekretuaren I. eranskina).

Azkenik, espedienteak, behar bezala bete eta sinatutako irizpen mediko eta psikologikoekin batera, Gizarte Politikako Departamentura igorriko dira, behin berrikusiak izan ondoren eta enpresa adjudikaziodunak talde teknikoaren arduradun bezala izendatzen duen pertsonaren oniritziarekin. Medikuntzako lizentziatura edo gradua duen pertsonaren bat izan beharko du ardura hori bere gain hartuko duen pertsona.



c) Kontrola

Gizarte Politikako Departamentua arduratuko da emandako zerbitzu-prestazioaren jarraipena eta kontrola egiteaz, beharrezkotzat jotzen dituen mekanismo eta adierazleen bitartez. Eta ondorio horietarako, enpresak informazio osoa eskaini beharko du, Departamentuak ezartzen dituen espezifikazioak eta epeak kontuan hartuz betiere.



IV.- PRESTAKUNTZA

Enpresa adjudikaziodunak, Gizarte Politikako Departamentuko zerbitzu teknikoek eskainitako prestakuntza-jardunaldietara joan beharko du zerbitzua ematen hasi aurretik.

Prestakuntza horren helburuak ondoko hauek izango dira:


  • Gai honetan aplikatzekoa den araudia ezagutzea eta irizpen teknikoak behar bezala betetzeko gaituak egotea.

  • Aipatu baliabideei dagozkien ondoz ondoko euskarriko tresna informatikoak erabiltzen jakitea.

Horretarako, bisitan datozen guztiei dagozkien jarraibideen eskuliburu egokiak emango zaizkie kasu bakoitzean.

Eta, behar izanez gero, administrazioko langileei ere prestakuntza egokia emango zaie, zerbitzua kudeatzeko sistema informatikoa erabili ahal izateko.

Behin hasierako prestakuntza hori egin ondoren, profesionalek eska dezaketen etengabeko prestakuntza, batetik, edo kontratua gauzatu bitartean profesional sartu berriek eska dezaketen hasierako prestakuntza, bestetik, enpresa adjudikaziodunak emango du. Eta hori guztia, Gizarte Politikako Departamentuak edo beste erakunde publiko batzuk, hala nola Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak edo Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSOk) eman ditzaketen prestakuntzako ekintzetan sartzeko aukerari kalterik egin gabe.

Horrez gain, Gizarte Politikako Departamentuak prestakuntzako jarduera espezifikoak egiteko premia zehaztu ahal izango du (eta horrek ezinbestean jarduera horietara joateko obligazioa dakar kontratatutako enpresarentzat eta bertako langileentzat), dela balorazioko baremoaren edukian aldaketa partzialak nahiz orokorrak sartu direlako, edo baita egin beharreko balorazioen emaitza egokia ziurtatu eta bermatzeko horrelakoak beharrezkotzat jotzen direlako.


V.- KOORDINAZIOA ETA KONTROLA
Gizarte Politikako Departamentuak berrikusiko ditu enpresa adjudikaziodunak egindako irizpenak. Gizarte Politikako Departamentuak ez ditu ontzat emango eskatutako informazio guztia ez daukaten irizpen osagabeak, eta horien zuzenketa eska dezake, eta baita balorazio berri bat egitea ere, eta horrek ez du kostu edo gastu gehigarririk ekarriko.
Enpresa adjudikaziodunak, gainera, desgaitasuna baloratzeko baremoen interpretazioari buruzko prozesuan eta beharrezko irizpenak lantzeko orduan ager daitezkeen gai tekniko guztiak idatziz, posta elektronikoaren bidez, jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Balorazioko irizpideen interpretazioaren inguruko edozein erabaki Gizarte Politikako Departamentuko Desgaitasunaren Balorazio, Orientazio eta Kalifikazioko Sailak kontrastatu eta baimendu beharko du, sail horri baitagokio, azken finean, aplikatu beharreko irizpideak ezartzea.
Planteatutako egoera diferenteak argitu eta irizpideak adosteko, aipatu Departamentuko Desgaitasunaren Balorazio, Orientazio eta Kalifikazioko Sail horrek aldizka bilerak egingo ditu enpresa adjudikaziodunarekin, puntu guztiak koordinatzeko.
Era berean, aldian behin beste bilera batzuk egingo dira enpresako ordezkariekin, zerbitzua ematerakoan sor daitezkeen arazoak konpontzen joateko.
Edozein kasutan ere, irizpideen desadostasuna gertatuz gero edo informazio berria agertuz gero, Gizarte Politikako Departamentuak beretzat gordetzen du balorazio berri bat egiteko eskubidea.
VI.- KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAK
Balorazioko prozesua behar bezala burutzen dela bermatuko duten kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri beharko ditu enpresa adjudikaziodunak, agiri honen helburua den eginkizunaren garapenean ebaluazio iraunkorra eta etengabeko hobekuntza erraztu eta sustatzeko asmoz.

VII.- JARDUERA-BOLUMENA
Orientazio moduan, eta horrek inolaz ere gutxieneko mailarik bermatu gabe, espedienteen bolumenari dagokionez ondorengo kopuruak estimatzen dira:
A zona: 207 balorazio hilean.

B zona: 106 balorazio hilean.

C zona: 145 balorazio hilean.
VIII.- DATUAK BABESTEKO BERMEA

Enpresak lor ditzakeen datu guztiak erabat konfidentzialak dira. Informazioa eta baita azterketaren helburua diren datuak ere Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak babestuak daude, eta horrexegatik, adjudikaziodunak, behin lana amaitu ondoren, aurrez laga izan dioten programa informatikoa eta jasotako informazio guztia Gizarte Politikako Departamentuari entregatu beharko dio, paperezko euskarrian eta euskarri informatikoan, eta ez du inolako kopiarik gordetzeko baimenik izango.

Bai zerbitzua egiten ari den bitartean, eta baita zerbitzua burutu ondoren ere, enpresa adjudikaziodunak erabat debekatua izango du prozesu horretan lortutako informazioa eta jasotako datuak erabiltzea, laguntza teknikoa emateko helburu hutsetik haratagoko beste edozein helbururekin.

Datuak, datu horiek lortzeko prozedurak, informatizazio eta tratamendu horretarako berariaz sortutako programa informatikoak, jarraibide-eskuliburuak, azterketa eta txostenak, balorazioak eta horietatik abiatuta sor daitezkeen bestelako produktuak, horiek guztiak Gizarte Politikako Departamentuaren jabetzakoak izango dira.

Enpresak datuen bortxaezintasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatzeko eta horiek babesteko neurri egokiak hartu beharko ditu, eta ezingo du ezein arrazoi dela medio datu horiek inori laga edo jakinarazi ere, ezta kontratu honetan aurreikusten diren helburuez bestelako helburu batekin erabili ere. Zentzu honetan, enpresa adjudikaziodunak datuen konfidentzialtasuna kaltetu edo hondatu dezakeen edozein gorabeheraren berri eman beharko dio Departamentuari.

Enpresa adjudikaziodunak espedientean agertzen diren datu pertsonalak edo txostenak ez direla zabalduko bermatu beharko du, eta baita izaera pertsonaleko datuen, bereziki osasunarekin lotuak dauden datuen babesarekin zerikusia duen indarreko araudia betetzen dela ere.

Arrazoi profesionalak direla medio, datuetarako sarbidea duten langileen izena eta lanbidearen kategoria jakinarazi beharko dio enpresa adjudikaziodunak Gizarte Politikako Departamentuari. Era berean, datu horien etengabeko eguneratzeaz ere arduratu beharko du.

Aurrez xedatutako guztia ziurtatzeko, konfidentzialtasun-kontratu bat sinatu beharko da enpresa adjudikaziodunarekin.


IX.- ADJUDIKAZIODUNAREN OBLIGAZIOAK

Kontratua indarrean dagoen bitartean, enpresa adjudikaziodunak ondorengo obligazioak dauzka:

a) Kontratuaren helburua jarraitutasun eta malgutasun egokiarekin betetzea, aplikatzeko modukoak diren baldintza eta xedapenetara, eta baita Balorazioko Sailaren jarraibide eta aginduetara ere zehazki egokituz.

b) Herritarrari arreta eta laguntza egokia bermatzea.

c) Egingo diren balorazioen kalitate teknikoaz arduratzea eta baita Administrazioak edo beste hirugarren batzuek, kontratua gauzatzerakoan gerta daitezkeen akats, hutsune, metodo desegoki edo okerreko konklusioetatik atera ditzaketen ondorioez ere.

d) Ondasunak modu egokian erabiltzea eta agiri honetan aurreikusten diren helburuez bestelakoak diren helburuetara ez mugatzea edo bideratzea, edo, bertan jasoak ez dauden helburuen kasua izanez gero, gauzen izaerari dagozkion helburuetara izan dadila.

e) Zerbitzuaren kudeaketako txosten bat (txosten teknikoa eta baita kudeaketa ekonomikoarena ere) aurkeztea, Gizarte Politikako Departamentuak erabakitako maiztasunarekin, eta bertan egindako lanak jasoko dira, jarraipen funtzionala egiteko eta hobetzeko proposamenak nahiz eskatzen diren txostenak aurkezteko.

f) Gizarte Politikako Departamentuarekiko koordinazio tekniko funtzionalaz arduratuko den enpresaren ordezkari bat izendatzea.



XI.- LANEKO PROGRAMA

Lizitatzeko prozeduran eta adjudikazioari begira, Baldintza Administratiboen Agirian eskatutako dokumentazio guztia aurkezteaz gain, enpresa lehiakideak ondorengo dokumentuak ere eransteko obligazioa dauka:

1.- Langileen deskripzioa:


  • Zerbitzuaren prestazioan parte hartuko duten profesional eta teknikarien zerrenda, beren izen-deiturekin.

  • Zerbitzua emateari eskainiko dioten lanaldiaren portzentajea, preskripzio teknikoen agiri honetan agertzen diren orientaziozko datuei begira.

  • Enpresa lizitatzailearen eta kontratua gauzatuko duten pertsona profesionalen arteko harremanaren akreditazioa, horien lotura eta zerbitzura sartzeko duten erabilgarritasuna egiaztatuz, beren prestakuntza, esperientzia eta espezializazioa, eta baita bi taldeetako bakoitza osatzen duten profesionalen euskara-ezagutzaren maila ere adieraziz.

2.- Lizitatzaileak aplikatzea proposatzen duen hitzarmen kolektiboa, urteko ordainsaria eta lanaldia ere adieraziz bertan.

3.- Taldeen laneko metodologiaren eta antolamenduaren deskribapena, eta jarduteko prozeduren proposamenak.



4.- Jarraipeneko, koordinazioko eta irizpenen kalitate-kontroleko mekanismoen deskripzioa.
I. ERANSKINA
EZAUGARRI TEKNIKOEN AGIRIETAN DEFINITUAK DAUDEN ZONETAN SARTZEN DIREN UDALERRIEN ZERRENDA
A ZONA

Eibarko Balorazio Zentroa


ESKUALDEAK

UDALERRIAK

DEBABARRENA

Eibar




Soraluze




Deba




Elgoibar




Mendaro




Mutriku

DEBAGOIENA

Antzuola




Bergara




Elgeta




Aretxabaleta




Arrasate




Eskoriatza




Leintz Gatzaga




Oñati

BESTE BATZUK

Azkoitia




Azpeitia




Zestoa




Zumaia


B ZONA

Legazpiko Balorazio Zentroa


ESKUALDEAK

UDALERRIAK

GOIERRI

Altzaga




Arama




Ataun




Beasain




Gabiria




Gaintza




Idiazabal




Itsasondo




Lazkao




Mutiloa




Olaberria




Ordizia




Ormaiztegi




Segura




Zaldibia




Zegama




Zerain




Ezkio-Itsaso




Legazpi




Urretxu




Zumarraga



C ZONA

Irungo Balorazio Zentroa


ESKUALDEAK

UDALERRIAK







BIDASOA

Irun




Hondarribia

BESTE BATZUK

Errenteria




Lezo




Pasaia




Oiartzun

Catálogo: convocatorias -> contratos -> apuntes
apuntes -> Pliego de prescripciones técnicas que regirán el contrato administrativo de concesión del uso y de la gestión de cinco centros de protección para menores de edad extranjeros no acompañados en urretxu, azpeitia, legorreta, arrasate e igeldo
apuntes -> Pliego de Condiciones Técnicas que han de regir la contratación de la asistencia técnica al Departamento para la Política Social para la formación y selección de familias acogedoras
apuntes -> Pliego de condiciones técnicas que regirán en la adjudicación del contrato de asistencia al departamento de política social para el desarrollo de un servicio de investigacióN
apuntes -> Pliego de claúsulas técnicas particulares que regirán en la celebración de un concurso público para adjudicar la utilizacion de un local y la gestión del centro de rehabilitación psicosocial para enfermos mentales urola-kosta
apuntes -> Pliego de condiciones tecnicas del expediente de contratación del servicio para la realización de programas de apoyo a las familias cuidadoras de personas en situación de dependencia en el territorio histórico de gipuzkoa
apuntes -> Pliego de condiciones técnicas para la contratación de la asistencia al departamento para los derechos humanos, el empleo y la inserción social para el desarrollo del proyecto denominado “equipos zonales de infancia y adolescencia”
apuntes -> Memoria económica
apuntes -> Pliego de prescripciones técnicas que regirán el contrato administrativo de concesión de uso y gestión del centro “matsaria” de acogimiento residencial para personas menores de edad en situación de desproteccióN
apuntes -> Eibarko gerontologia zentroko arreta psikosoziala garatzeko eta betetzeko zerbitzua kontratatzeko arautuko duten baldintza teknikoen agiria


Compartir con tus amigos:
  1   2


La base de datos está protegida por derechos de autor ©psicolog.org 2019
enviar mensaje

    Página principal
Universidad nacional
Curriculum vitae
derechos humanos
ciencias sociales
salud mental
buenos aires
datos personales
Datos personales
psicoan lisis
distrito federal
Psicoan lisis
plata facultad
Proyecto educativo
psicol gicos
Corte interamericana
violencia familiar
psicol gicas
letras departamento
caracter sticas
consejo directivo
vitae datos
recursos humanos
general universitario
Programa nacional
diagn stico
educativo institucional
Datos generales
Escuela superior
trabajo social
Diagn stico
poblaciones vulnerables
datos generales
Pontificia universidad
nacional contra
Corte suprema
Universidad autonoma
salvador facultad
culum vitae
Caracter sticas
Amparo directo
Instituto superior
curriculum vitae
Reglamento interno
polit cnica
ciencias humanas
guayaquil facultad
desarrollo humano
desarrollo integral
redes sociales
personales nombre
aires facultad